jueves, 19 de noviembre de 2009

SAN JOSE de CALASANZ


San Jose de Calasanz Peralta de la Sal-en jaio zen, Huesca-ko herri txiki-txiki batetan 1557. urtean. Bere gurasoak, Pedro Calasanz aita, errementaria zen eta Maria Gasco ama.
Hamabi urterekin Estadillara ikastera doa, bere herritik 20km-ra. Aita Trinitarios ikastexera Giza-ikasketak ikastera. Oso ikasle jatorra, argia, arduratsua eta ikastuna izan zen. Lagun asko izan zituen, oso alaia eta oso eskuzabala bait zen.

Hamalau urterekin apaiz izatearen nahia agertzen du. Hasiera batean aitak ez du gustoko ideia hori, aitaren nahia semeak familiak zituen jabetzetaz arduratzea bait zen.

1583. urtean apaiztu (apaiz egin) zen, 25 urteekin. 1592. urtean Erromara doa, bertan, auzoetatik, behartsuei bere laguntza ematen hasten da. Ume txiro asko ikastetxerik gabe ikusteak asko aztoratzen du eta orduan dohain izango den ikastetxe bat eraiki nahi du, hasiera batean bere ideia aurrera eramateko ez du laguntzarik lortzen baina, Santa Dorotea izeneko parrokia usten diote, bertan 1597. urtean eraikitzen du dohainik den Europako lehen ikastetxea.

lunes, 16 de noviembre de 2009

GAIXOEN TXOKOA



Kaixo Gorka!
Ze moduz? nola zaude? Hemen klasean faltan botatzen zaitugu. Seguru hurrengo egunetan gure artean egongo zarela, baina, jakin ezazu hemendik animoak bidaltzen dizkizugula. Kontrola eman digute eta zure nota...beno, berri hori geroko utziko dugu. Lasai ez dugu ahaztuko zure urtebetetzea 18an dela, ala ere, espero dugu zu gurekin egotea eta elkarrekin ospatzea. "X" eta "Y" oso goibel daude, beste batzuk ere baina lotsatu egiten dira, musuak bidaltzen dizkizuete (ez gorritu). Sendatu laster eta hemen gaituzu zure zain, musu haundi, haundi-haundia eta.....nortzuk gara?

Oharra: zu ez aspertzeko blog-ean edo msn-an sartu, bertan gure berri izango duzu. Ahaztu egiten zitzaidan, Hizkuntzako kontrola gainditu duzu.

jueves, 5 de noviembre de 2009

GOROZIKARA AZAROAK 12 ETA 13an


Ongi etorria Gorozikara, zure egonaldia topera gozatu.
GOROZIKA? non dago? zer da?

Kaixo Gorozikatik bueltatu gara eta egia esateko oso ondo pasatu dugu, lo gutxi egin dugu baina primeran ibili gara. Hemen dituzu egonaldiko narrazio batzuk.




miércoles, 4 de noviembre de 2009

LIBURUEN TXOKOA

Txoko hau erabiliko dugu gustoko ditugun
liburuei buruz berri emateko; Irakurritako azken liburua, norbaitek komentatutako liburuaz hitz egiteko, hurrengo irakurmena gomendatzeko...


Momentu honetan irakurtzen ari naizen liburuaren izenburua "Irakasle desagertuaren kasua" da.Protagonistak lau lagun eta erdi dira: Txarli, Estefi, Errefautxo, Fede eta Xarman(txakurra). Talde honek Detektibe-agentzia baten modura argitu beharreko kasu bat dute eskuetan, non dago Naturreko irakaslea?





DENETARIK

Txoko honetan bere izena dioen bezala denetarik ikus daiteke: guk egindako marrazkiak, irudi xelebreak, argazkiak...oraingo honetan, gu agurtzen, Ederretan-ederrena dago, nola ez baloia hanketan duela eta zuri-gorriz.
Kaixo lagunok!!! espero dut asteburua atesedena eta indarberritzeko aprobetzatzea, ondo ibili eta, lagunak eta familia zaindu, zuen laguna Ederretan-ederrena.