martes, 30 de noviembre de 2010

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA gainean dugunez, hona hemen abesti polit bat euskarari buruzkoa. Izenburuan klikatuz gero abestia entzuteko aukera izango duzue.

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

miércoles, 24 de noviembre de 2010

BIDE HEZIKETA

SAN JOSE de CALASANZ


San Jose de Calasanz Peralta de la Sal-en jaio zen, Huesca-ko herri txiki-txiki batetan 1557. urtean. Bere gurasoak, Pedro Calasanz aita, errementaria zen eta Maria Gasco ama.
Hamabi urterekin Estadillara ikastera doa, bere herritik 20km-ra. Aita Trinitarios ikastexera Giza-ikasketak ikastera. Oso ikasle jatorra, argia, arduratsua eta ikastuna izan zen. Lagun asko izan zituen, oso alaia eta oso eskuzabala bait zen.
Hamalau urterekin apaiz izatearen nahia agertzen du. Hasiera batean aitak ez du gustoko ideia hori, aitaren nahia semeak familiak zituen jabetzetaz arduratzea bait zen.
1583. urtean apaiztu (apaiz egin) zen, 25 urteekin. 1592. urtean Erromara doa, bertan, auzoetatik, behartsuei bere laguntza ematen hasten da. Ume txiro asko ikastetxerik gabe ikusteak asko aztoratzen du eta orduan dohain izango den ikastetxe bat eraiki nahi du, hasiera batean bere ideia aurrera eramateko ez du laguntzarik lortzen baina, Santa Dorotea izeneko parrokia usten diote, bertan 1597. urtean eraikitzen du dohainik den Europako lehen ikastetxea
.

martes, 23 de noviembre de 2010