martes, 30 de noviembre de 2010

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA gainean dugunez, hona hemen abesti polit bat euskarari buruzkoa. Izenburuan klikatuz gero abestia entzuteko aukera izango duzue.

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

miércoles, 24 de noviembre de 2010

BIDE HEZIKETA

SAN JOSE de CALASANZ


San Jose de Calasanz Peralta de la Sal-en jaio zen, Huesca-ko herri txiki-txiki batetan 1557. urtean. Bere gurasoak, Pedro Calasanz aita, errementaria zen eta Maria Gasco ama.
Hamabi urterekin Estadillara ikastera doa, bere herritik 20km-ra. Aita Trinitarios ikastexera Giza-ikasketak ikastera. Oso ikasle jatorra, argia, arduratsua eta ikastuna izan zen. Lagun asko izan zituen, oso alaia eta oso eskuzabala bait zen.
Hamalau urterekin apaiz izatearen nahia agertzen du. Hasiera batean aitak ez du gustoko ideia hori, aitaren nahia semeak familiak zituen jabetzetaz arduratzea bait zen.
1583. urtean apaiztu (apaiz egin) zen, 25 urteekin. 1592. urtean Erromara doa, bertan, auzoetatik, behartsuei bere laguntza ematen hasten da. Ume txiro asko ikastetxerik gabe ikusteak asko aztoratzen du eta orduan dohain izango den ikastetxe bat eraiki nahi du, hasiera batean bere ideia aurrera eramateko ez du laguntzarik lortzen baina, Santa Dorotea izeneko parrokia usten diote, bertan 1597. urtean eraikitzen du dohainik den Europako lehen ikastetxea
.

martes, 23 de noviembre de 2010

viernes, 22 de octubre de 2010

EUSKAL MUSIKA

EUSKAL MUSIKA entzun nahi duzula, klikatu nahi duzun abestian eta gozatu musikaz.

GELAKO URTEBETETZEAK

Hona hemen 5.B gelakoen urtebetetze egunak, nahi izanez gero zoriontzeko.




IRAILAK 19:JANA
IRAILAK 21:JON
IRAILAK 22:IKER COBO

URRIAK 11:IKER GARCIA de VICUÑA
AZAROAK 8: MIKEL BASTERRETXEA
AZAROAK 13: MARIA
ABENDUAK 1: ANA
ABENDUAK 14: MAIDER AZCONA

ABENDUAK 28: PEPA
URTARRILAK 8: IÑIGO CAMPO

URTARRILAK 12: IKER ARRUZA
URTARRILAK 15: GORKA

OTSAILAK 17. AMAIA
OTSAILAK 18: ARANTZA



OTSAILAK 28: IÑIGO LAGO

MARTXOAK 20: MIGUEL


APIRILAK 7: XABIER
APIRILAK12: BEREZI

APIRILAK 19: ANDER
APIRILAK 26: CARMEN

MAIATZAK 11: MAIDER BASTERRETXEA
EKAINAK 4: IÑIGO ARAMENDIA
UZTAILAK 14: PATRICIA
UZTAILAK 28 : MIKEL GAZTELU
ABUZTUAK 13: ERLANTZ
ABUZTUAK 31: UXUE

miércoles, 20 de octubre de 2010

GELAKO IDAZLEAK

Kaixo, hona hemen gelan landutako idatzi batzuk, orain arte DESKRIBAPENAK eta IPUINAK landu ditugu, egindako lanak ikusi nahi badituzue klikatu deskribapen eta ipuinen gainean, ea gustuko duzuen.

GELAKO KIROL TALDEAK

Gure gelan kirolari asko daude eta gutxiko gutxika, gure gelako kirolari guztiak ezagutzeko aukera izango duzue. Hona hemen Iñigo Camporen taldea, ea Iñigo argazkian aurkitzen duzuen? Iñigotaz aparte ikusten al duzue pertsonai famatu gehiagorik?



Hona hemen gelako beste kirolari bat, Miguel. Gainera, ematen du kirol asko, gustuko dituela, argazkietan bi kirol mota desberdin praktikatzen bait dago, zeintzuk dira?




viernes, 8 de octubre de 2010

GURASOEN BILERA 5.B

REUNIÓN DE PADRES DE 5ºB


Egun on!!!

Hacer clic en el dibujito y podreís ver el power-point de la reunión de ayer.

lunes, 16 de agosto de 2010

ZORIONAK ALAZNE


Zorional Alazne!!!! Mundakarren partez,ondo ibili.

miércoles, 16 de junio de 2010

UDARAKO LANAK


Badator, badator!!!

Kaixo Uda naiz, gonbidatzen zaituztet nire hondartzetara eta espero dut oso ondo pasatzea, baina oso luzea ez izateko eta ez aspertzeko hemen dituzue ulermen eta hizkuntza ariketa batzuk, baita ere lenguan sintaktikoa eta morfologikoa eta ortografia lantzeko ariketak, ondo izan, zuen laguna Uda.




jueves, 25 de febrero de 2010

ASTEBURUA ELURRETAN




Gure lagunak, Gorka eta Asier Alkiza, antza denez oso modu dibertigarria aurkitu dute asteburua ondo pasatzeko. Laura ere apuntatu zen eta oso giro politan, mendian, elurretan igaro zuten eguna.

GURE ARGAZKIAK


Hona hemen koadrila oso berezitsua, ea asmatzen duzun nortzuk diren.

miércoles, 24 de febrero de 2010

BERTSOLARIAk 6.Bn



Ezagutu 6.Bko bertsolariei, klikatu bertso multxoan eta gozatu.

lunes, 22 de febrero de 2010

GURE KIROLARIAK


Aupa mutilak!!!
Kirola eginez osasuntsu gaude eta bitartean lagunekin momentu oso politak igarotzen ditugu. Lagun pila egiten ditugu, aurrera gure mutilak eta aurrera kirola!!!

viernes, 19 de febrero de 2010

ESKERRIK ASKO BIHOTZ - BIHOTZEZ


Ze nolako zortea dudan!!! nire gelako haurrek, 6.Bkoek, diote zorte handia dutela ni beraien tutorea naizelako baina benetan zortea duena ni neu naiz. Gure arteko harremana oso ona da, oso giro ona daukagu eta benetan bihotz-bihotzez estimatzen ditut, guzti-guztiak. Pasadan urtean nire urtebetetze egunean nitaz oroitu ziren eta kriston oparia eman zidaten, aurten ere nitaz oroitu dira. Segi horrela eta ez aldatu inoiz ere ez, eskerrik asko, Ederretan-ederrena.

ZER EGIN AISIALDIAN?




Askotan gure denbora librea bideo-jokoekin edo etzanda igarotzen dugu telebista ikusten, zer egin ez dakigula. Zabaldu berri dugun txoko honetan, norberak besteei azaldu ahal die nola pasatzen duen bere aisialdia.

Orain dela bi aste edo, eskiatzera joan nintzen nire Loba (Rebeka) eta bere mutil lagunarekin (Borja). Alto Campora joan ginen eta egia esateko oso eguraldi ona egin zuen eta hasierako ipurdikadak kenduta nahiko ondo ibili nintzen, Rebekak eta Borjak nik baino abilezia handiagoa dute, baina nire bigarren aldia baino ez zen eta gauza guztietan bezela denbora eta praktika behar dira zerbait menperatzeko eta, horretan nabil. Hona hemen barre egiteko bi argazki pare.

ANDOITZ ETA LURRALDE EZKUTUAK



LENGUA TXOKOA


Hemen daukazue Lengua errepasatzeko ARIKETAK.


miércoles, 10 de febrero de 2010

BERTSO TXOKOA

Arantza dut izena,

Gondra abizena,

begi berdeak, nahiko potxola

baina izaeraz pixkat bat txotxola.


Mundakan jaioa,

futbolean iaioa,

Osasunazalea, baita Athleticzalea,

azken finean futbolzalea.


Gustuko dut irakurtzea,

baita bidaiatzea,

ez naiz politena,

baina bai, ederretan-ederrena.

jueves, 4 de febrero de 2010

DEKLINABIDEA ERREPASATUZ

Hona hemen klasean ikusitako deklinabidea errepasatzeko ariketa batzuk, animo ea Zortea duzuen eta denak ongi egiten dituzuen! Lagungarri gisa deklinabide kasu guztien taulatxoa daukazue.

1 .- NI KASUA Lantzeko ARIKETAK
2 .- NORK KASUA Lantzeko ARIKETAK

3 .- NORI KASUA Lantzeko ARIKETAK
4 .- NOREN KASUA Lantzeko ARIKETAK

( DEKLINABIDE TAULA lagungarri gisa zalantzak izanez gero begiratxo emateko bat).

ADITZAK ERREPASATZEN , JOLASTEN ETA IKASTEN


NOR-NORK ARIKETAK lantzeo, NOR-NORI lantzeko ARIKETAK ETA NOR-NORI-NORK lantzeko ariketa mordoa.
NOR-NORI TAULA

IHAUTERIAK


Klasean kometatu dugun bezala, aurten Euskalherriko Ihauteriak landuko ditugu. Ostiralean, Zanpantzarrez edo Joaldunez, mozorrotuko gara. Ikus ezazue bideoa, praktikatzen hasi behar dugu eta.

klikatu web orrialde honetan: http://phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1343&id_pagina=1

martes, 19 de enero de 2010

GAIXOEN TXOKOA

ANIMO FENOMENO !!!
Ez dizut esan nik kirola txarra dela eta batez ere futbola?
Orain lasai, zaindu eta laster batean berriro korrikan arituko zara.