jueves, 25 de febrero de 2010

ASTEBURUA ELURRETAN




Gure lagunak, Gorka eta Asier Alkiza, antza denez oso modu dibertigarria aurkitu dute asteburua ondo pasatzeko. Laura ere apuntatu zen eta oso giro politan, mendian, elurretan igaro zuten eguna.

GURE ARGAZKIAK


Hona hemen koadrila oso berezitsua, ea asmatzen duzun nortzuk diren.

miércoles, 24 de febrero de 2010

BERTSOLARIAk 6.Bn



Ezagutu 6.Bko bertsolariei, klikatu bertso multxoan eta gozatu.

lunes, 22 de febrero de 2010

GURE KIROLARIAK


Aupa mutilak!!!
Kirola eginez osasuntsu gaude eta bitartean lagunekin momentu oso politak igarotzen ditugu. Lagun pila egiten ditugu, aurrera gure mutilak eta aurrera kirola!!!

viernes, 19 de febrero de 2010

ESKERRIK ASKO BIHOTZ - BIHOTZEZ


Ze nolako zortea dudan!!! nire gelako haurrek, 6.Bkoek, diote zorte handia dutela ni beraien tutorea naizelako baina benetan zortea duena ni neu naiz. Gure arteko harremana oso ona da, oso giro ona daukagu eta benetan bihotz-bihotzez estimatzen ditut, guzti-guztiak. Pasadan urtean nire urtebetetze egunean nitaz oroitu ziren eta kriston oparia eman zidaten, aurten ere nitaz oroitu dira. Segi horrela eta ez aldatu inoiz ere ez, eskerrik asko, Ederretan-ederrena.

ZER EGIN AISIALDIAN?




Askotan gure denbora librea bideo-jokoekin edo etzanda igarotzen dugu telebista ikusten, zer egin ez dakigula. Zabaldu berri dugun txoko honetan, norberak besteei azaldu ahal die nola pasatzen duen bere aisialdia.

Orain dela bi aste edo, eskiatzera joan nintzen nire Loba (Rebeka) eta bere mutil lagunarekin (Borja). Alto Campora joan ginen eta egia esateko oso eguraldi ona egin zuen eta hasierako ipurdikadak kenduta nahiko ondo ibili nintzen, Rebekak eta Borjak nik baino abilezia handiagoa dute, baina nire bigarren aldia baino ez zen eta gauza guztietan bezela denbora eta praktika behar dira zerbait menperatzeko eta, horretan nabil. Hona hemen barre egiteko bi argazki pare.

ANDOITZ ETA LURRALDE EZKUTUAK



LENGUA TXOKOA


Hemen daukazue Lengua errepasatzeko ARIKETAK.


miércoles, 10 de febrero de 2010

BERTSO TXOKOA

Arantza dut izena,

Gondra abizena,

begi berdeak, nahiko potxola

baina izaeraz pixkat bat txotxola.


Mundakan jaioa,

futbolean iaioa,

Osasunazalea, baita Athleticzalea,

azken finean futbolzalea.


Gustuko dut irakurtzea,

baita bidaiatzea,

ez naiz politena,

baina bai, ederretan-ederrena.

jueves, 4 de febrero de 2010

DEKLINABIDEA ERREPASATUZ

Hona hemen klasean ikusitako deklinabidea errepasatzeko ariketa batzuk, animo ea Zortea duzuen eta denak ongi egiten dituzuen! Lagungarri gisa deklinabide kasu guztien taulatxoa daukazue.

1 .- NI KASUA Lantzeko ARIKETAK
2 .- NORK KASUA Lantzeko ARIKETAK

3 .- NORI KASUA Lantzeko ARIKETAK
4 .- NOREN KASUA Lantzeko ARIKETAK

( DEKLINABIDE TAULA lagungarri gisa zalantzak izanez gero begiratxo emateko bat).

ADITZAK ERREPASATZEN , JOLASTEN ETA IKASTEN


NOR-NORK ARIKETAK lantzeo, NOR-NORI lantzeko ARIKETAK ETA NOR-NORI-NORK lantzeko ariketa mordoa.
NOR-NORI TAULA

IHAUTERIAK


Klasean kometatu dugun bezala, aurten Euskalherriko Ihauteriak landuko ditugu. Ostiralean, Zanpantzarrez edo Joaldunez, mozorrotuko gara. Ikus ezazue bideoa, praktikatzen hasi behar dugu eta.

klikatu web orrialde honetan: http://phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1343&id_pagina=1